Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) gizonezko bat 30 egunez komunitatearen onurarako lanak egitera zigortu dute alaba jotzeagatik.
Donostiako Auzitegi batek emandako epaiaren arabera, 2005eko irailaren 15ean bi masaileko eta berna-hezurrean ostikoa eman zizkion gizonezkoak alabari, eta, ondorioz, eskimosia eragin zion ezkerreko betazalean, hantura masailean eta zenbait hematoma.
Komunitatearen onurarako lanak egiteaz gain, zigortuak ezingo du 2 urtean alabarengana urreratu eta harekin komunikatu.
Komunitatearen onurarako lanak egitera zigortu dute gizon bat alaba jotzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu