Euskal Herriko bake prozesuaren gaian PP berriz ere bakarrik geratu da Espainiako Kongresuan gaur. Batetik, Espainiako Kongresuak 2005ean Gobernuak ETArekin "indarkeriarik gabeko egoeran" hitz egin dezakeela onartutako ebazpena erretiratzeko eskatu du PPk, Estatuaren egoerari buruzko eztabaidaren azken saioan, baina beste alderdi guztiek horren kontra bokatu dute. Bestetik, Mariano Raxoi PPren lehendakariak Gobernuari ETArekin izandako bileren aktak entregatzeko eskatu zion Gobernuari asteartean, "isiltasun gehiegi egon direlako", baina gaur, erabakien egunean, Kongresuko beste alderdi denek proposamen horren kontra ere bozkatu dute.
"Behin ere gertatu ez dena da oposizioko talde batek terrorismoaren gaia baino ez erabiltzea oposizioa egiteko", esan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak. ETArekin hitz egiteko "baldintzarik ez" dagoela ere iritzi dio, su-etena hautsi duelako erakunde armatuak.
IU-ICV taldeak "terrorismoaren" kontrako itun berria behar dela uste duela-eta, ekimena aurkeztuko zuela esan zuen, baina gaur erretiratu egin du asmoa, "ETAren aurrean demokraten batasunari kalterik ez egiteko". Alderdi denen "itun zabala" aurkeztu nahi zuen.
Kongresuak denera 33 erresoluzio onartu ditu.
Espainiako Estatuaren egoerari buruzko eztabaida
Kongresuak atzera bota du Gobernuak ETArekin ez hitz egiteko PPk egindako eskaera
PPk exekutiboak erakunde armatuarekin izandako bileren aktak ere eskatu ditu, baina beste alderdi denek proposamenaren aurka bozkatu dute. "Behin ere gertatu ez dena da oposizioko talde batek terrorismoaren gaia baino ez erabiltzea oposizioa egiteko", esan du Zapaterok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu