Kongresuak onartu du justizia unibertsalaren legea mugatzeko proposamena

2014ko otsailaren 27a
17:47
Entzun

Aldeko 180 boto jaso ditu PPren proposamenak, eta kontra, 137. Soilik parlamentari popularrek bozkatu dute justizia unibertsalaren legea mugatzeko proposamenaren alde, eta gainontzeko alderdi guztiek aurka bozkatu dute. Erreformak Senatutik pasatu beharko du orain.

Erreformak mugatu egiten ditu Espainiako epaileek har ditzaketen kasuak Espainiako justiziaren mugetatik kanpo. Orain espainiarrei leporatutako genozidio kasuak soilik epaitu ahal izango dituzte, edo herritartasun espainiarra duten atzerriko herritarrei leporatutakoak, betiere herritartasuna delituaren ostean hartu badute edo euren estradizioa ukatu badu Espainiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.