Kongresuaren kanpoaldetik hainbat manifestari bidali dituzte

2014ko ekainaren 11
15:36
Entzun

Espainiako Kongresuan abdikaziorako lege proiektua bozkatzen ari ziren bitartean, hainbat lagun kanpoaldean elkartu dira, Kongresua inguratu egitasmoarekin bat eginda. 12:30erako egin dute deialdia, eta ordua iristerako, Poliziaren berroigeren bat ibilgailu zeuden inguruetan.

Errepublikaren aldeko oihuak entzun dira. Minutu gutxitan, Poliziak manifestariak bidali ditu Neptunotik. Poliziaren arabera, antolatzaileek ez dute protestaren berri eman, eta horregatik ezin zuten han egon. Antolatzaileetako batek, ordea, esan du emana zutela deialdiaren berri, eta horregatik zegoela horrenbeste polizia.

Zenbait hedabidetako kazetariak ere bidali egin dituzte. Manifestarietako bi identifikatu dituzte.

Neptunotik Sol ingurura lekualdatu dira, eta 14:00etarako amaitutzat eman dute protesta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.