Politika

Kongresuko agerraldi arrunt batean iragarriko du Zapaterok ETArekin harremanak hasiko dituela, hila bukatu aurretik

ETArekin hizketan hasi dela iragartzeko Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak ez du Kongresuan agerraldi berezirik egingo; aitzitik, ohiko ekitaldi batean egingo du iragarpen hori, esate baterako, galderaren bati erantzuteko txandan. PSOEko zuzendaritzako iturriek iragarpena aste honetan edo hurrengoan gerta daitekeela iradoki dute.

2006ko ekainaren 19a
16:45
Entzun
Edonola ere, iragarpena hila amaitu aurretik izango dela ziurtatu du Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak, baina argi utzi du baztertu egin dutela Zapaterok horren berri emateko eta Kongresuaren onespena jasotzeko agerraldi berezia egitea.

Ildo horretatik, Zapaterok elkarrizketen hasieraren berri emateko aste honetako edo hurrengoko osko bilkuraren bat balia dezakeela erantsi du Blancok, eta galderaren baten erantzunean etor daitekeela albistea.

PPri babesa eskatu dio urrats hori emateko, baina, halaber, ohartarazi dio laguntza hori ukatzen badiete ere aurrera jarraituo dutela ETArekin hitzegiteko eta prozesua aurrera eramateko asmoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.