ETA-ren su-etena

Kongresuko agerraldia alderdiekin adosten saiatuko da Zapatero

Su-etena egiaztatu ondoren ETArekin harremanak hasteko oniritzia eskatzeko Espainiako Kongresuan egingo duen agerraldia ealderdiekin adostensaiatuko da Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburua. Hala esan du, behintzat, Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak.

2006ko maiatzaren 1a
17:12
Entzun
El Pais egunkariak gaur plazaratu duenez, Kongresuaren baimena proposamena bozketara eraman gabe eskuratzea adostu nahi du Zapaterok Mariano Raxoi PPko buruarekin.

Adostasun horretara iristeko nahiak bi helburu lituzke: batetik, PP izan ETArekin harremanak izatea babesten zuen ebazpenaren aurka bozkatu zuen alderdi bakarra, eta agerraldi horretan baimena bozketara eramateak berriro ere alderdi horren ezezko botoa behartuko luke. Ondorioz, Zapaterok harreman horietarako nahi duen babes handiaren irudia hautsiko litzateke. Bestetik, prozesuan urrats hori ematea bozketa bidez erabakitzea aurreikaria izango litzeteke hurrengo urratsak ere bozketa bidez erabakitzeko obligazioa hartzeko. Hori ere saihestu egin nahi du Espainiako presidenteak.

El Pais-ek plazaratu duen informazio horri buruz galdetu diote gaur Jose Blanco PSOEeko Antolakuntza idazkariari, eta erantzun du Kongresuko agerraldi horren ingurukoak beste alderdiekin adosten saiatuko dela Zapatero: bai forma arlokoak, bai edukiak eta garrantzia ere. "Gure herrialdean sortu den bake itxaropenak bake orri bat jarraitu behar du, eta alderdi guztien adostasuna eta parte-hartzea behar da", adierazi du Blancok."Indar politikoen sentipen nagusiarekin bat datorrena egingo dugu Kongresuan. Beraz, Zapaterok nolako agerraldia egin behar duen eta Kongresuak zein erabaki hartu behar dituen adosten saiatuko gara. Elkarrizketan eta guztion konpromisoan oinarrituta", erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.