Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Irudia. Madril
KONGRESURA BIDEAN, BIZIKLETAN
Inkestek diotena betetzen bada, Equok ordezkaritza izango du Espainiako Kongresuan, eta Juan Lopez Uralde zerrendaburuak bizikletan egingo du harako bidea. Espainiako Greenpeaceko presidente ohia izan da hauteskunde kanpaina honetan bizikleta erabiltzeko aldarrikatu duen hautagai bakarra. Madrilgo kaleetan zehar ibili zen atzo. Energia garbien alde egiteaz gain, demokraziak ere «erregenerazioa»behar duela aldarrikatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu