Bilboko aste nagusia

Konpartsak ere Aste Nagusirako prest

Bilboko konpartsek 300 ekintza baino gehiago antolatu dituzte Aste Nagusirako. Antolatzaileek esan dute ekintza guztiak doakoak direla, parte hartzaileak eta herrikoiak.

2013ko abuztuaren 8a
14:22
Entzun

Jaiak abuztuaren 17an hasiko dira, Arriaga antzokitik botako den txupinarekin. Beste behin ere, "txupin garbi" baterako deia zabaldu dute konpartsek. Itziar Villafañez eta Jon Barrado aritu dira bozeramaile lanetan, eta “Bilbon, irina eta arrautzak, kroketak egiteko soilik" erabiltzen dituztela esan dute. Bederatzi egunetan zehar hamaika ekintza izango dira Bilbon: kontzertuak, erromeriak, bazkariak, kalejirak, poteoak, karaokeak, lehiaketak, eta abar.

Aurkezpenean, toki nabarmena izan du sukaldaritza lehiaketak; izan ere, ehunka pertsona biltzen ditu urtero. Aste Nagusiko asteartetik aurrera egunero izango da lehiaketa, eta izen ematea doan dela gogoratu dute. Abuztuaren 16tik aurrera 15.000 esku orri banatuko dituzte egitarauarekin, eta bertan agertuko dira zehaztasun guztiak.

Bilboko konpartsek hainbat ekintza berri gehitu dituzte euren programan, besteak beste, Slackline tailerra eta Basket 3x3 txapelketa. Azken hau Bilbo Basket fundazioaren eta Saskibaloi fundazioaren laguntzarekin egingo dute. Egitarau osoa hemen eskura daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.