Hitz gogorrak izan ditu Iker Uriguenek Bilboko Udalaren aurka. "Udalak herritarren parte hartzea galarazi nahi du; horretarako arrazoi politikoak erabiltzen ditu, diktaduran bezala. Gainera, festak pribatizatzeko joera gero eta handiagoa da, guztien diruarekin egiten duten erabilera kontutan izanda". Udalak inauterietako desfilea egiteko baimenik eman ez arren, kaleetan izango direla dio Uriguenek, oztopo ugari izango dituztela aitortu arren. "Udalak Gran Via kalean hainbat ekintza antolatzeko asmoa azaldu du. Hala ere, jarrera horrek helburu garbi bat du: gu bertatik ez igarotzea".
Abenduaren 23an Jon Alonso zinegotziarekin izandako elkarrizketan Udalak erakutsitako jarrera salatu du Uriguenek. "Kultur arduradunek ez ziguten akordio batera heltzeko inolako aukerarik eman. Ez zituzten gure planteamenduak entzun nahi izan, eta harrotasun handiz mintzatu ziren".
Bilboko Konpartsak
Konpartsek inauterietan desfilea antolatuko dute, Udalaren baimenik izan ez arren
"Bilboko Konpartsak kalean izango dira inauterietan, eta desfilea antolatuko dugu". Hala adierazi dute gaur eguerdian Bilboko Konpartsetako ordezkari Iker Uriguenek eta Begoña Benedictok Bilbon eman dute prentsaurrekoan. Erabakia abenduaren 23an Jon Alonso zinegotziarekin bildu ostean hartu dute. Izan ere, Bilboko Udalak aurten inauteritako desfilea bertan behera uztea erabaki du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu