Bilboko Konpartsak salatu du IñakI Azkuna Bilboko alkateak Konpartsero eguna areatzan egitea debekatu diela. Konpartsen ustez alkateak ezin ditu "kritikak jasan" eta konpartsak, jaietarako udalak aukeratu dituen txikigune eta kontzertuetarako kokapenaren aurka agertzeak, "mina" eman diola esan dute; "hori izan daitekeelarik debekuaren arrazoietako bat" azaldu dute.
Aste Nagusiaren aurrekari modura, azken 20 urteetan Bilboko konpartsek areatzan antolatu dute Konpartsero eguna, herritarrak jai giroan murgiltzen hasteko.
Konpartsek gaineratu dute ez dutela ulertzen zerk eragiten dituen "eraso" horiek. Beraz, larunbateko egitarauarekin jarraitzea erabaki dute eta hiritarrak Konpartsero egunean parte hartzera deitu dituzte; "ekintza ugari izango dira".