Finean, "konponbide demokratikoaren" beharra aldarrikatu dute manifestaziorako deia egin duten eragileek. Gainera, gatazka konponbidean jartzeko baldintzak sortzen ari direla uste dute, eta horren aldeko ekarpena egin nahi izan dute.
Prozeusaren oinarriak
Ildo horretatik, konponbide prozesuaren oinarriak zeintzuk diren ere zehaztu dute manifestazioaren deitzaileek: batetik, irekia izan behar duela nabarmendu dute, "eragile guztiei, inlako bazterketarik gabe, lekua emango diena". Bestetik, "Euskal Herri osoari" dagokiola iritzi diote: Euskal Herriko biztanle guztiek izan behar dutela konponbidean hitza erabiltzeko aukera. Halaber, euskal herritar guztien eskubide guztiak onartu eta bermatu behar dituela aldarrikatu dute. Azken hitza, berriz, euskal herritar guztiek dutela defendatuko du, nahiz eta "Euskal Herriaren historia eta aniztasun politiko eta instituzionala kontuan hartuz" hitz hori emateko formulak adostu beharko direla dioen. Azkenik, prozesuaren helburua akordio zabala lortzea dela nabarmendu dute, "ikuspuntu eta sentsibilitate anitzak" bilduko dituena.
Manifestazioaren aurkezpen agiria Batasuneko Pernando Barrenak irakurri du euskaraz; EAko Begoña Erraztik gazteleraz eta ABko Mertxe Colinak frantsesez. Haiekin batera, Aralarreko Txenxo Jimenez, Zutik-eko Joxe Iriarte, EAE-ANVko Amaia Bao, ELAko idazkari nagusi Jose Elorrieta, LABeko Rafa Diez, EILASeko Belen Arrondo, ESK-ko Anjel Abalde, EHNEko Unzalu Salterain, ELBko Jean Michel Urruti eta Hiruko Modesto Garcia izan dira.
Politika
"Konponbide demokratikoaren aldeko indarrak biltzeko" manifestazioa antolatu dute hainbat eragilek, apirilaren 1erako
'Konponbide garaia da. Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna' lelopean manifestazioa egingo da apirilaren 1ean Bilbon, arlo politiko zein sindikaleko eragile askok antolatuta. Batasuna, EA, AB, Aralar, Zutik, EAE-ANV alderdietako, eta ELA, LAB, EILAS, EHNE, ESK, ELB eta Hiru sindikatuetako ordezkariek parte hartu dute manifestazioaren aurkezpenean. "Konponbide demokratikoaren aldeko indarrak biltzea" dela beren lehentasuna agertu dute, eta, ondorioz, horren aldeko herri konpromisoa jasotzea dela manifestazioaren helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu