Hainbat sindikatuk konponbide prozesuaren alde hartu duten konpromisoaren inguruan hitz egin du gaur Damaso Casado UGT-Euskadiko idazkari nagusiak. Sindikatu guztien lana izan dela esan du, baina batez ere UGTk eta LABek egindakoa nabarmendu du. “Lan asko egin dugu agiri honekin”, sindikatuen ekarpena “ahalik eta positiboena izan dadin”, adierazi du Casadok.
Bake prozesua aurrera doan heinean, agiria hedatzeko momentu egokiena zein den hautatuko dute. Hala ere, azaldu du seguraski uda ondoren izango dela.
Bake prozesuari buruz, prozesua “ondo” eta “aurrera” doala esan du Casadok. Espainiako Gobernuaren lana ere azpimarratu du.
KONPONBIDE PROZESUA
Konponbide prozesuaren aldeko sindikatuen agiria “oso aurreratua” dagoela esan du UGTk
Damaso Casado UGT-Euskadiko idazkari nagusiak baieztatu du sindikatuek bake prozesuaren alde hartu duten konpromisoa “oso aurreratua” dagoela eta une egokia ailegatzean kaleratuko dutela prestatzen ari diren agiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu