Espainiaren eta Frantziaren parte-hartzea “beharrezkoa” dela adierazi du Batasuneko ordezkariak Euronews katean egin dioten elkarrizketan. “Euskal Herriarena Europako arazo bat da, eta Europak ere irtenbide bat eman behar dio”, gaineratu du.
Autodeterminazioaren harira, hori erabakitzeko eskubidea izatea “oinarri sendoa duen printzipio demokratiko bat aldarrikatzea” besterik ez dela esan du Arnaldo Otegik. Euskal Herriak aldarrikatzen duena errespetatzea ezinbestekoa dela. “ZergatikMontenegron bai eta Euskal Herrian ez?”, galdetu du Batasuneko bozeramaileak.
Alderdien Legearen gainean ere mintzatu da Otegi eta legezkoak izateko eskubidea dutela azpimarratu du, “gure herritarrek eta gure herriak horrela nahi dutelako”. “Europan oso arraroa dela alderdi politiko bat ilegala izatea” eta horretarako ETAren borroka armatua ez gaitzestea “aitzakia” hutsa dela adierazi du elkarrizketan.
“Euskaldunek gauza guztien gainetik maite duguna askatasuna da, eta askatasunean erabakitzea”, esan du Otegik. Horren harira adierazi du, euskaldunek erabakitzeko eskubide hori “zanpatua eta ukatua” duten arte, jendeak “borroka” egingo duela.
Elkarrizketa gaur gauen emitituko dute Euronews katean. Arnaldo Otegik euskaraz erantzun du elkarrizketa, baina Europako sei hizkuntzatan azpidatzia eskainiko dute.
KONPONBIDE PROZESUA
Konponbide prozesurako “ibilbide-orria” Euskal Herri osoak egin behar duela esan du Otegik
Bake prozesua lortzeko Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politiko guztien parte-hartzea beharrezkoa dela nabarmendu du Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak. Euskal Herria izeneko herri bat badagoela onartzeko eta euskaldunen nahia errespetatzeko eskatu du Otegik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu