18/98 sumarioan auzipetuta dauden euskal herritarrek euren egoera salatzeko prentsa agerraldia egin dute gaur. Besteak beste, Euskal Herriko gatazkan “konponbideen atea ixtea” leporatu diote akusazioko fiskalari. “19 urteko espetxe zigorrak eskatu ditu fiskalak eta hori oso larria da. Honen guztiaren atzean PSOEren ildo errepresiboa dagoela uste dugu”, salatu du Mikel Korta auzipetuak
Halaber, 18/98 sumarioa “eskubide politiko eta zibilen aurkako eraso bat” dela azpimarratu dute, eta euskal gizarteari honen aurrean erantzuteko eskatu diote. Datorren larunbatean, auzipetuen aldeko ekitaldia antolatu dute Bilboko Ayala antzokian.
“Konponbideen atea ixtea” leporatu diote fiskalari 18/98ko auzipetuek
19 urteko zigor eskaerak “oso larriak” direla salatu dute, eta larunbat goizerako auzipetuen aldeko ekitaldia antolatu dute Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu