Konponbiderako mahaia era dadila eskatu dute

OHD Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren sinatzaileek deituta elkarretaratzeak egin dira gaur eguerdian Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, konponbiderako mahaia lehenbailehen jarri behar dela abian aldarrikatzeko.

2006ko urriaren 7a
16:35
Entzun
Hain justu, Koponbiderako mahaia orain! izan da elkarretaratzeetan erabili dituzten pankartetan ikusi den leloa. Donostiako elkarretaratzea amaitzean Aitor Oteizak adierazpena egin ditu antolatzaileen izenean, eta ETAk su-etena eman zuenetik sei hilabete igaro arren mahaiak eratu gabe eta prozesua blokeatuta daudela deitoratu du.

Ildo horretatik, Espainiako Gobernuaren asmoa baketzeari huts-hutsean hetlzea dela kritikatu du, normaliazio politikoa bazterrean utzita. Baina hori ez dela konponbidea lortzeko eskema ohartarazi du. Konponbiderako mahaiaren oinarria euskal herritarren erabakitzeko eskubidea errespetatzea dela iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.