Politika

Konponbiderako mahaia eskatzeko manifestaziora deitu dute Iruñean

‘Konponbiderako Mahaia orain! Euskal Herria-Erabakia-Adostasuna’ goiburuko manifestaziora deitu dute 36 eragilek. Manifestazioa Iruñean izango da, hilaren 17an, larunbatarekin, arratsaldeko 18:00etan, Golem zinetokietatik abiatuta. Deitzaileen ustez, “Konponbiderako Mahaia eratzeko baldintzak daude”. Besteak beste, eragileen arteko harreman dinamika zabala, ETAren su-etena, nazioarteko hainbat forotan jasotasko babesa eta herritarren atxikimendua aipatu dituzte deitzaileek mahaia orain osatzeko baldintzen artean.

2006ko ekainaren 2a
14:11
Entzun
Manifestazio hau Bilbon apirilaren 1ean egin zenaren ildo berean kokatu dute, nahiz eta oraingoan orduan izan ziren eragile politiko eta sindikal batzuek deialdiarekin bat egin ez duten. Oraingoan, besteak beste, Batasuna, LAB, Hiru, Matalaz, AEK, IKA, ABK, EHE, Bilgune Feminista, Eguzki, Segi, Gernika Batzordea, Komite Internazionalistak, Kontseilua, Esait daude deialdiaren atzean. Aitzitik, aurrekoan egon ziren beste batzuek –Aralar, EA, AB, Zutik, ELA eta ESK– erabaki dute parte ez hartzea ekimenean.

Iruñean, ekainaren 17rako deitutako manifestazioarekin deitzaileek “elkarrizketaren tresnaren aldarria egin eta Konponbiderako Mahaiaren sorreraren aldeko bidean ekarpena” egin nahi izan dute, adostu duten agirian nabarmentzen dutenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.