Gatazka konpontzeko elkarrizketa ahaleginaren porrota EAJren eta PSEren jarrerak eragin zutela berretsi du ezker abertzaleak. Elkarrizketa horien nondik norakoen inguruko azalpenak eman dituzte komunikabideen aurrean Pernando Barrena eta Marije Fullaondo Batasuneko mahaikideei, eta jeltzaleei zein sozialistei konponbiderik nahi ez izatea leporatu diete.
Ezker abertzalearen arabera, batzuek zein besteek egungo marko politikoa gainditzeari uko egin zioten Loiolako elkarrizketetan. "Elkarrizketa mahaitik altxatu eta ezker abertzalea bakarrik utzi zuten, egungo marko politiko espainiarrean hasi eta amaitzen zen jarrera izan ondoren", esan du Barrenak. "EAJ ez zen izan gai PSE-EEk ezarritako mugatik milimetro bakar bat haratago joateko", azpimarratu du. Nolanahi ere, alderdi horiek biek euskal herritarren erabakitzeko eskubidea ez onartzea izan zen porrota eragin zuena: "Konponbiderako akordioa lortzeko euskal herritarrek erabaki behar zutela exijitu zuen ezker abertzaleak, eta (EAJk eta PSEK) talde trinkoa osatu zuten exijentzia horri aurre egiteko".
Loiolako elkarrizketak azaroan amaitu zirela agertu dute Batasuneko buruek, baina harremanek gero ere iraun zutela, haien esanetan, ia-ia ETAk ofizialki su-etena bertan behera utzi arte. Harremanen iraute hori ezker abertzalearen "ahalegin negoziatzaileak" ahalbidetu zutela iritzi diote.
Politika
Konponbiderik nahi ez izatea egotzi die ezker abertzaleak EAJri eta PSEri
Loiolako elkarrizketetan bi alderdi horiek egungo marko politikoa gainditzeari uko egin ziotela esan du Pernando Barrenak. EAJ PSE-EEk ezarritako mugetara makurtu zela nabarmendu du. Loiolako elkarrizketak iazko azaroan amaitu zirela agertu du, baina harremanek ia-ia ETAk su-etena bertan behera utzi arte iraun zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu