Iberdrola enpresaren matxura bat dela-eta, gaur goizetik Bilbon haren hogei mila bezero argindarrik gabe egon dira, baina eguerdi parterako arazoa konpondu dute. Hain justu, Deustu eta San Ignazio auzoetako etxeetan eta lokaletan egon dira argirik barik.
Horretaz gainera, semaforoak hondatuta egon dira, eta udaltzainek jardun dute trafikoa zuzentzen.
Deustuko tentsio handiko linea batean gertatu da matxura, 8:10ean -azken denboraletik beste linea ez dabil-.
Gizartea
Konpondu dute Bilboko 20.000 etxe argindarrik gabe utzi dituen matxura
Deustu eta San Ignazio auzoak izan dira kaltetuak, Iberdrolaren matxuragatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu