ADIERAZI EH

"Konpromiso partekatura jauzi egiteko garaia da"

"Eskubide urraketa zehatzen salaketa" egitetik "egoera berria eraikitzeko" garaia dela adierazi dute herri ekimeneko kideek prentsaurrean. Irailaren 11rako nazio manifestaldia deitu dute Bilbon.

2010eko uztailaren 24a
19:11
Entzun
Gaur goizean prentsaurrea eman dute Adierazi EHko zenbait kidek, eskubide zibil eta politikoen aldeko herri ekimenaren izenean. "Egoera berria eraikitzeko" garaia dela adierazi dute, eta "konpromisoa" eskatu dute, "denon eskubideak defendatzera pasatzeko". Nazio manifestazioa deitu dute irailaren 11rako, Bilbon.

Adierazi EH ekimena "esparru anitzetako" jendeak osatzen duela jakinarazi dute eta "eskubide zibil eta politikoak defendatzea" dela konpartitzen duten iritzia. Euskal Herrian "salbuespen egoerak asko" direla ere esan dute, eta "inoiz baino premiazkoagoa" dela "demokrazia garaira pasatzea, pertsona eta erakunde orok eskubide zibil eta politikoak izan ditzan".

Adierazi EH osatzen dutenek, egoeraren irakurketa "konpartitzen" dutela eta "egoera berri batera ailegatzeko beharra konpartitzen" dutela eman dute aditzera, "adostasunean oinarriturik". Eta gehitu dute, "gehiengo herritarra antolatzeko ardura hartzen" dutela euren gain. Zentzu berean, aurten "udan oporrik ez" dutela hartuko jakinarazi dute "orain arteko adostasun eremua zabaldu nahian". Prentsaurrean, denei egin diete dei "Adierazi EHn" parte hartu dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.