ingurumena

Konpromisoak hartzeko deia egin die NBEk gobernuei, klima aldaketari aurre egiteko

Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza bidali du New Yorkera, NBEk antolatutako goi bilerara.

Evo Morales Boliviako presidentea, klima aldaketari buruzko goi bileran. JUSTIN LANE, EFE
2014ko irailaren 23a
08:21
Entzun

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak deituta, mundu osoko ehun agintari baino gehiago bildu dira New Yorken, klima aldaketari aurre egiteko neurriak eztabaidatu eta zehazteko. Horien artean dira Barack Obama AEBetako presidentea, Cristina Fernandez Argentinakoa, Evo Morales Boliviakoa... Enpresa arloko adituak eta gizarte arloko erakundeen ordezkariak ere bilkuran dira.

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "borondate falta" leporatu die herrialde aberatsei, klima aldaketaren kontra neurriak hartzeko garaian. "Irtenbide kapitalistak" proposatzen dituztela uste du. "Amerikatik protesta egiten dugu, eta gure haserrea adierazten dugu ekonomia berdea deitu nahi dituzten eredu horien aurrean".

Bilera hasi aurretik, hala mintzatu da Ban Ki-moon: "Klima aldaketaren kostua zerbait jasanezina bilakatzen ari da; gobernu guztiei eskatzen diet akordio adierazgarri batekiko konpromisoa har dezaten".

Obamak plan bat aurkeztea espero da; horren arabera, 2030. urtearen aurretik AEBetako zentral elektrikoen karbono isuriak %30 gutxituko lirateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.