Konstituzioa «40 urteko kartzela» izan dela salatu dute Independentistek
BILBO. Independentistak Sareak bat egin zuen atzo EH Bilduk deituta euskal errepublikaren alde egindako manifestazioarekin. Espainiako Konstituzioa Euskal Herriarentzat «40 urteko kartzela» izan dela salatu zuten: «Ez du aitortzen Euskal Herririk. Ez du herri eta nazioen aitortzarik onartzen, eta, are gutxiago, nazioen eskubiderik». Testu «guztiz ukatzailea» dela nabarmendu zuten Independentistek, Espainiako Estatuak testu horren interpretazio «guztiz maltzurra» egiten duela, eta «disidentziari erasotzen» diola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu