Aznarren arabera, filtraturiko txostena "zirriborro on bat" da, "Espainia literalki ezabatzen baitu, Euskal Herria Espainiatik ezabatzen baitu, Espainiako Konstituzioa ezabatzen baitu eta Euskal Herriko bizikidetza ezabatzen baitu".
Proiektu horren aurrean, Espainiako Gobernuak "Konstituzioa eta Autonomia Estatutua defendatuko" dituela iragarri du, eta "normala den bezala, euskaldunen eta espainiarren bizikidetzaren alde" egingo duela. Hala, plana noiz aurkeztuko duen eta plana burura eramateko asmoa duen galdetu dio Aznarrek Ibarretxeri.
"Terrorismoaren aurrean makurtzea, batzuk egingo dute. Espainiak ez du egingo", azpimarratu du Aznarrek
Aznarren adierazpenak
Konstituzioa eta Estatutua defendatuko dituela esan du Aznarrek Ibarretxe planari aurre egiteko
Espainiako Gobernuko presidente Jose Maria Aznarrek adierazi duenez, "Konstituzioa eta Estatutua" defendatuko ditu Ibarretxe planari aurre egiteko. Espainiako errege Juan Carlosekin bildu ondoren egin ditu adierazpen horiek Aznarrek. Haren esanetan, Ibarretxe planaren zirriborroa "banaketarako proiektu bat da, euskal gizartearen zati handi bat desagerrarazteko asmoa du eta terrorismoaren helburu politikoei men egiten die".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu