Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko bederatzi magistratuk eman dute auzitegi horretako presidentea babesteko botoa, eta bik soilik agertu dute aurkako jarrera: Luis Ortegak eta Fernando Valdesek. Erabakiaren aurrean, boto partikularra aurkeztuko dutela jakinarazi dute gainera. Kataluniako Generalitateak eta parlamentuak aurkeztu zuten Perez de los Cobos kargugabetzeko eskaera, hura PPko militantea izan zela jakin zenean. Izan ere, Kataluniako Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren arteko 26 auzi ditu erabakitzeko Auzitegi Konstituzionalak.
PPko militante, 2011 arte
El Paisegunkariak argitaratu zuen, joan den uztailean, 2011. urtera arte PPko karneta izan zuela Perez de los Cobosek, eta baita alderdiari dirua ematen ziola ere. Espainiako Konstituzioaren 127. artikuluak dio Espainiako Botere Judizialeko kideak ezin direla alderdi eta sindikatuetako kide izan. Baina kontua da Auzitegi Konstituzionala ez dela Espainiako Botere Judizialeko parte gisa hartzen. 195.4 artikuluak alderdi eta sindikatuetako zuzendaritzetako kide izatea debekatzen die Konstituzionaleko epaileei. Perez de los Cobosek halakorik ez zuela bete nabarmendu du Konstituzionalak. Magistratuak 2010eko urtarrilean hartu zuen Konstituzionaleko magistratu kargua, eta joan den uztailean presidentetza.
Besteak beste, Bateragune auziaz ere erabaki behar du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.