Konstituzionalak onartu egin du Zalduondoko hautagaitzaren babes helegitea

2011ko maiatzaren 6a
10:05
Entzun

Zalduondoko hautagaitza independenteak maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan parte hartzerik izango du, Auzitegi Konstituzionalak onartu egin duelako haren babes helegitea. Gorenak 11 herri hautagaitza atzera bota zituen igandean, eta 11 horietatik Zaldundokoa izan da Konstituzionalean helegitea aurkeztu duen bakarra.

Gustavo Fernando Fernandez Villate da hango hautagaia. Gorenak zioen 2003ko hauteskundeetan Arabako AuBko hautagaia izan zela Fernandez eta harremanak zituela, beraz, Batasuna legez kanpoko alderdiarekin.

Konstituzionalak esan du Gorenak "inoiz” ez zuela hasi behar kandidatura bakoitzaren azterketa, eta modu ”erratua” erabili duela. Areago, dio ”kutsatuak” egotea ez dela aski legez kanpo uzteko zerrenda bat. "Ez da aski legez kanpoko taldeekin lotutako pertsonak egotea. Estrategia, asmo edo azpijoko bat egon behar da”.

160 bat lagun bizi dira Arabako herri hartan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.