Politika

Konstituzionalak ukatu egin die EAJ, EA, EB eta Aralarri kontsultaren defentsan parte izateko aukera

Alderdi politikoek ez dutela inkostituzionalitate auzietan parte hartzerik ebatzi du. Indar politiko horiei galdeketaren defentsan parte hartzea galarazteaz gain, aukera horren kontra agertu ziren Espainiako Gobernuari eta PPri arrazoia eman die.

2008ko abuztuaren 20a
16:35
Entzun
Eusko Legebiltzarrak onartutako Kontsulta Legearen defentsan ezingo dute parte hartu Jaurlaritzako hiru alderdiek -EAJ, EA eta EB- eta Aralarrek. Hala erabaki du EspainiakoAuzitegi Konstituzionalak, bidenabar, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak eta PPkegindako eskaerarekin bat eginez.

Konstituzionalak agertu duenez, alderdi politikoek ez dute inkostuzionalitate auzietanparte izateko zilegitasunik. Izan ere, auzitegi horren iduriko, alderdiak ez dira "herritarren ordezkariak": "Hautesleek ordezkariak hautatzearen bidez sortzen den ordezkaritza harremana ez da ematen alderdien eta herritarren artean, baizik eta hautetsi eta hautesleen artean". Ildo horretatik, Eusko Legebiltzarra eta Jaurlaritza auzian parte direla nabarmendu du Konstituzionalak, eta, beraz, herritarrak ordezkatuta daudela.

EAJ, EA, EB eta Aralarreko ordezkariek abuztuaren 6an aurkeztu zituzten Kontsulta Legea etetearen kontrako alegazioak Konstituzionalean, eta auzian parte izatea eskatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.