Jaurlaritzaren estatutu berri proposamena

Kontituzionalak tramitea etenez gero, Hirukoak prest dauka beste ekimen bat Ibarretxeren Planarekin aurrera egiteko

Espainiako Gobernuak aurkeztutako inpugnazioari jaramon eginez Auzitegi Konstituzionalak Eusko Jaurlaritzaren estatu proposamenaren tramitea eteten badu, Hirukoak prest du beste ekimen bat Ibarretxeren Planarekin aurrera segitzeko. Hala esan du gaur Rafa Larreina EAko Antolakuntza idazkari eta legebiltzarkideak.

2003ko azaroaren 15a
13:25
Entzun
Lehendabizi, Auzitegi Konstituzionalak helegitea aintzat hartzen dutenetz ikusi behar dela adierazi du Larreinak: "Bere doktrina konstituzionalarekin eta jurisprudentziarekin koherentziaz jokatuko balu, ez luke aintzat hartu beharko. Hori horrela gertatzen bada, tramiteak aurrera jarraituko du arazorik gabe".

Baina litekeena da inpugnazioa kontuan hartzea ere, eta, orduan, urriaren 25ean hasitako prozesua eten egingo litzateke. Aukera horretarako ere prestatuta daudela jakinarazi du Larreinak; hots, tramitea etenez gero Hirukoak prest duela estatutu berri proposamenarekin aurrera jarraitzeko beste ekimen bat."Prest daukagu eztabaida hori berriro mahai gainean jartzeko ekimen bat; eta beste batzuk ere bai bigarren hori ere oztopatzen badute", azaldu du. Hala ere, ez du ekimen horiei buruzko beste argibiderik eman nahi izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.