Gaur Berangon (Bizkaia) Karabingane auzoko mendi batean sutea piztu da, baina su-hiltzaileek eguerdirako kontrolatua zeukaten, Udalak jakinarazi duenez. Arene industriagunearen ondoren piztu da sutea, eta ke handia sortu du.
Ez dute, hala ere, inor atera behar izan etxebizitzetatik eta enpresetatik.
Ana Landa alkateak su-hiltzaileen lana eskertu du.
Sutea
Kontrolpean daukate Berangoko mendi bateko sutea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu