Gaur goizean ikusiko dute zenbatekoa den kiskalitako lur eremua eta zein landaredia mota erre den. Pinuak, zurbeltzak eta ezpelak dira zuhaitz ohikoenak lurralde horretan, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
21:27an jaso zuten deia larrialdi zerbitzuek, ohataraziz sute bat piztu zela Xabierren, Esarako irteerarako bidean. Haizeak gogor jotzen zuela-eta, eta aire bidezko laguntzarik ezin zutenez erabili une horretan, Zangoza, Tafalla, Cordovilla, Azkoien eta Nabaskozeko suhiltzaileak mobilizatu dituzte; gainera, Ejea de los Caballeros eta Sos del Rey Catolicokoak (Espainia) ere joan dira laguntzera.