Kontseilari berriek kargua hartu dute

2004ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuko kontseilari berri Alvaro Mirandak eta Jose Ignacio Palaciosek ezkerretik hasita bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren karguaren zina egin zuten atzo, Nafarroako Jauregian. Palaciosek Gizarte Ongizate Sailaren ardura hartu du bere gain, Berruezok dimisioa emam ondoren. Mirandak, berriz, Palaciosek Herrilan, Garraio eta Komunikazio Sailean utzitako tokia bete du. Sail horretako Herrilan zuzendari nagusia izan da Miranda, 1996tik. Ekitaldian, Miguel Sanz presidentea, kontselariak eta kontseilari berrien senitarteko eta lagunak izan ziren. Karguaren zina egin ostean, Nafarroako intsignia jaso zuen Mirandak Miguel Sanzen eskutik. L. FERNANDEZ ARROIABE / argazki press

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.