Euskara

Kontseilua: "Euskalgintzarako diru gutxi bideratu du Nafarroak, eta gutxi hori, gaizki kudeatuta"

Paul Bilbao idazkari nagusiak salatu du gobernuak, "krisia aitzaki", ekonomikoki "ito" egin nahi duela euskararen alde diharduen erakunde oro. Hala, murrizketetan dagoen "desoreka" aipatu du; %3ko jaitsiera jasan dute aurrekontuek, baina euskarazko hedabideentzako laguntzek, %100ekoa. 

2012ko urtarrilaren 27a
17:44
Entzun

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak Nafarroako Gobernuak onartutako aurrekontuak salatu ditu gaur parlamentuan, "oso diru gutxi bideratu duelako euskalgintzarako, eta gutxi hori, gaizki kudeatuta". Euskarabidea erakundearen adibidea erabili du Bilbaok: "Diru poltsaren hiru laurden egitura ordaintzeko erabili ditu, eta soilik laurden bat euskalgintzarako". 

Bilbaok adierazi du Nafarroako Gobernuak, "krisia aitzaki", ekonomikoki "ito" nahi egin dituela euskararen alde diharduten erakundeak. Hala, murrizketetan dagoen "desoreka" txarretsi du; orohar, %3ko murrizketa jasan dute aurrekontuek, baina euskarazko hedabideentzako diru laguntzek, %100ekoa. 

Gaineratu du Nafarroak ez dituela betetzen hizkuntz politika eraginkor bat izateko baldintzak. Izan ere, Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera, euskarak ez du erabateko corpus juridikorik, gobernuak ez du euskara sustatzeko plangintzarik, eta dauden baliabideak, "eskasak" izateaz gain, "gaizki" kudeatuta daude.

Aitziber Sarasola Bilduko parlamentariarekin batera eman du Bilbaok prentsaurrekoa, Iruñean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.