Kontseiluak salatu duenez, Ikea enpresako arduradunen jokabideak "ez du kontuan hartzen EAEko Kontsumitzaileen Legeak 38. artikuluan dioena; alegia, jendeari zuzendutako errotuluak, oharrak etab.,euskaraz eta gaztelaniaz emango direla". Gainera, Kontseiluaren iritziz “legea ez betetze hori ezin dugu ontzat eman euskararen normalizazioaren alde lanean ari garenok”.
Gainera, enpresa horrek egin dituen publizitate kanpainetan euskarazko prentsa ez duela kontutan hartu salatu du Kontseiluak, eta horregatik "minduta" daudela diote.
Halaere, "etorkizun hurbilean" Kontseiluak egindako eskariak aintzat hartzea "espero" dutela esan dute.
Euskara
Kontseilua kezkatuta azaldu da Barakaldoko Ikean euskarak presentzia "urria" izango duelako
Kontseiluak jakinarazi duenez, Barakaldon saltokia jarri behar duen Ikea enpresarekin harremanetan egon da Kontseilua, udazkenetik, saltoki horretan euskararen erabilera bermatu dadin. Hala ere, harreman horietan ez dutela "nahi bezalako" erantzuna lortu azaldu dute, eta euskararen erabilera "urria" izango dela. "Ikea enpresak langile elebidunak kontratatu dituela esanez egin dituen adierazpenak Kontseiluak positiboki baloratzen baditu ere, saltoki berriko instalazioetan errotulu gehienak gaztelania hutsean daude. Kontseiluaren ustez bi hizkuntza ofizialetan eskaini behar zaie arreta bezeroei", esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu