euskara

Kontseilua: "Nafarroako Gobernuak zortzi aldiz gehiago gastatu behar du euskararen sustapenean"

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren iritzian Nafarroako Gobernuak ez du euskara sustatzeko diru kopuru "duina" bideratu orain arte, beraz, 2006ko aurrekontuetan 2005ekoetan baino zortzi aldiz gehiago bideratu behar du euskarara, hango idazkari nagusi Xabier Mendigurenek azaldu duenez. 2005ean 7,43 euro gastatu dira pertsonako, eta Kontseiluaren iritzian 58,15 euro behar dira, hain justu 34 milioi euro.

2005eko azaroaren 3a
19:26
Entzun
Nafarroako euskara "egoera larrian" dagoela gogorarazi du Kontseiluak, eta "galdu nahi ez bada" behar dituen baliabideetan inbertitu behar direla azpimarratu du. Nafarroako Gobernuak 2005ean lau milioi euro aurreikusi zituela azaldu dute, eta hori "lotsagarria" dela salatu dute. Izan ere, haien iritzian, 34 milioi euro behar dira. Beraz, horixe eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

Nafarroako aurrekontuetan atzerriko hizkuntzetan helduen euskalduntzean baino diru gehiago gastatzen dela salatu dute, hain justu, %60 gehiago. Hizkuntza politika "baztertzaile" hori "onartezina" dela diote.

Gainera, sustapenerako aurreikusten den diru guztia ez dela horretan gastatzen jakinarazi dute: "Ezin dugu ulertu, nola Nafarroako Gobernuak milioi eta erdi justifikatu duen euskararen sustapenean, horren erdia funtzionarioen gastuetarako delarik".

Administrazioa euskalduntzeko "sosik ez"

Administrazioa euskaldunduko bada, horretarako "beharrezkoa den ahalegina" egin behar da Kontseiluaren iritzian. Eta hori beharrezkoa da "euskararen normalizazioan aurrera egiteko". Nafarroako Gobernuak horretarako dirurik ez duela bideratzen azaldu dute. "Bide honetatik nekez lortuko dugu euskara mantentzea".

Kontseiluaren iritzian, beraz, 34 miloi euro behar dira. Diru hori bost helburutara bideratu beharko da beraien iritzian: Administrazioa euskalduntzera, lan mundua euskalduntzera, helduen euskalduntzera eta alfabetatzera, egitasmo mediatikoetara, eta euskalgintzaren zereginak baldintza egokiagotan egitera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.