Kontseiluak aurrerapausoak ikusi ditu EAEko aurrekontuetan

Eskerrak eman dizkie oposizioko alderdiei, eta elkarlana eskatu dio Administrazioari

Erredakzioa
2007ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuaren berri izan zuenean diru gehiago eskatu zuen euskararentzat. Proposamena ere egin zuen. Eusko Legebiltzarrak onartu ditu aurtengo aurrekontuak eta euskarari dagozkien atalek hasieran aurreikusi baino diru gehiago jasoko dute. Kontseiluak «aurrerapausoak» ikusi ditu eta «pozik» dago, «igoera lortu izanagatik»: «Esaten genuen euskararen normalizazioak baliabide handiagoak behar dituela eta aldaketa hauek arrazoia ematen digute».

Hazkundea txalotu arren, Kontseiluak gogorarazi du «urrun gaudela» Osakidetza eta Ertzaintza euskalduntzeko behar diren baliabideak inbertitzetik.

Eskerrak eman dizkie euskararen alde diru gehiago jaso duten aurrekontuen alde lan egin duten alderdi abertzaleei, «bereziki oposiziokoei».

Kontseiluak elkarlana eskatu dio Eusko Jaurlaritzari: «Kontseiluaren poza erabatekoa izateko Administrazioaren eta euskalgintzaren arteko elkarlana falta da, Kontseiluarekin bereziki, hizkuntza politika eraginkorra izateko denon ahalegina behar baita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.