Euskara

Kontseiluak dagoeneko milaka sarrera banatu ditu larunbateko ekitaldirako

Hamargarren urteurreneko jaialdia egingo du BECen. Doan dira sarrerak, eta oraindik eskura daitezke.

2008ko abenduaren 9a
16:27
Entzun
Kontseiluak datorren larunbatean bere 10. urtemuga dela-eta Barakaldon (Bizkaia) BECen egingo duen ekitaldirako sarrerarik nahi badu edonork, gaurtik ezingo dira Internet eta telefono bidez hartu, horretarako epea hilaren 5ean bukatu baitzen. Euskadiko Kutxan hartu ahal izango dira, edo Bilboko Elkar Megadendetan -Poza lizentziatua, 11 - Zamudioko ataria z/g - Iparragirre 26-. Larunbatean BECen bertan ere egongo dira sarrerak. Doan dira.

Dena dela, Kontseiluak dagoeneko banatu ditu milaka gonbidapen, eskatzaileen etxeetara.

Honezkero 30 autobus inguru antolatu dira hainbat herri eta hiritan.

18:00etan hasiko da ekitaldia. Eneko Olasagasti zinema eta antzerki zuzendariak dauka ekitaldiaren alderdi artistikoaren ardura. Zirku munduko zenbait antzezpen egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.