Kontseiluak elkarretaratzera deitu du, 'Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez!' lelopean

Larunbatean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean biltzera deitu dute. Irungo Udaltzaingorako ezarritako euskara eskakizunak bertan behera utzi ditu epaitegi horrek, eta Euskalgintzaren Kontseiluak «gisa honetako esku hartzeekiko desadostasuna» adierazi du.

Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon egindako agerraldiastelehenean. JON URBE / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko maiatzaren 19a
11:40
Entzun

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak joan den astean bertan behera utzi zituen Irungo Udalak hamabi udaltzain postutarako ezarritako hizkuntza eskakizunak, euskaraz ez dakitenentzat «diskriminatzaileak» zirela argudiatuta. Euskalgintzaren Kontseilua ez dago ados, eta larunbaterako elkarretaratzera deitu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, Bilbon, 11:00etan hasita.

Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean egingo dute elkarretaratzea. Euskalgintzaren Kontseiluak bi ideia nagusi azpimarratu nahi ditu: Irungoaren gisako «esku hartzeekiko desadostasuna» eta euskaraz bizitzearen alde, erakunde, eragile eta herritarren «batasunaren beharra». Gainera, bihar bilera bat ere egingo dute eragile sindikal eta politikoekin, «irakurketa partekatzeko eta haien iritzia jasotzeko».

Babesa jasotzen hasi da Euskalgintzaren Kontseilua, eta elkarretaratzearekin bat egin dute, esaterako, Pirritx Porrotx eta Marimototsek. Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute, Twitter bidez.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.