"Donostian elkartuko garenok Euskal Herri euskalduna aldarrikatuko dugu, berriro ere horrelako erasoak gerta ez daitezen gure jarrera tinkoa azalduko dugu eta euskarari bai esango diogu", adierazi du Mendigurenek prentsa ohar baten bidez.
Mendigurenez gain, Joan Mari Torrealdai izango da hizlarimanifestazioa amaitu ostean. Torrealdai Jakin aldizkariko zuzendaria da, Egunkaria -ko administrazio kontseiluko lehendakaria, eta Egunkaria -ren aurkako operazioan atxilotu zutenetako bat.
Martin Ugalde Kultur Parkearen kontrako operazioa
Kontseiluak errespetua eskatu du manifestazioan parte hartuko duten guztiekiko
Xabier Mendiguren Bereziartu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusiak "manifestazioan parte hartuko duten pertsona ororekiko" errespetua eskatu du. Halaber, gaurko egunean "batzen gaituen aldarrikapen sendoari" eusteko deia egin du. Mendiguren bera eta Joan Mari Torrealdai izango dira hizlari ekitaldiaren amaieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu