Euskara

Kontseiluak eta Behatokiak hizkuntz eskubideen urraketen berri eman diete Europako adituei

Europako aditu batzorde batek bilerak egin ditu Euskal Herriko zenbait erakunde eta eragilerekin, Eskualde Hizkuntzen edo Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren betetzeari buruz Espainiako Estatuak egindako azken txostena aztertzeko.

Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriati eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao, gaur goizean. KONTSEILUA
gotzon hermosilla
2014ko urriaren 7a
08:05
Entzun

Euskalgintzako eragileek jakinarazi diete Espainiako estatuak oraindik ez duela ituna betetzen, eta hainbat esparrutan atzemandako gabezien zein herritarrek helarazitako kexen berri eman diete adituei. Era berean, euroituna ez betetzeaz gain, Espainiako Estatuak txostenean hainbat gezur ere esaten dituela nabarmendu dite, erdara hutsez dauden zenbait zerbitzu, agiri eta abar euskaraz ere eskaintzen dituela adierazten baitu txosten horretan.

Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik bilera amaituta adierazpenak egin dituzte hedabideentzat. Bilbaok Madrilgo Gobernuak gai honetan duen jarrera salatu du eta ildo horretan azpimarratu du Madrilgo Gobernuak ez diela inondik inora ere erantzun Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak egindako gomendioei, ez eta Adituen Batzordeak egindakoei ere. "Gure ustez, oso larria da kontuan hartuta eskaera hau hiru ebaluazioetan egin dela kontuan hartuta".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.