euskara

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak hizkuntza gutxituen eskubideak errespetatzeko eskatu dute

Deiadar manifestaziora deitu dute, 2012ko martxoaren 31rako. Herrialde Katalanak, Bretaina, Kortsika, Okzitania eta Alsaziara ere zabaldu dute deia.

2011ko uztailaren 1a
13:19
Entzun

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak Deiadar manifestaziora deitu dute 2012ko martxoaren 31rako, hizkuntza gutxituen eskubideak errespetatzeko eskatzeko, gaur Baionan egindako prentsaurrekoan jakinarazi dutenez.

2012ko apirilean eta maiatzean Frantziako Errepublikako presidentetzarako hauteskundeak egingo direla-eta deitu dute manifestazioa martxoaren 31rako. Deialdia ez da Euskal Herrira mugatzen, hizkuntza gutxituak dituzten Frantziako herrialdeko beste tokietara ere zabaldu dutelako: Herrialde Katalanak, Kortsika, Bretaina, Okzitania eta Alsaziara. 

Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak agerraldia Frantziako Senatuko hizkuntza gutxituen lege proposamenaren eztabaidaren ondoren egin dute, eta Senatuko eztabaida "antzerki hutsa" izan dela salatu dute. Eztabaidatu den lege proposamena hizkuntza eskubideak bermatzeko nahikoa ez izateaz gain, euskararentzako "atzerapausoa" dela uste dute. Legea "interpretazioetara irekia" geratzen dela esan dute, eta horrek neurriak gutxitzeko aukera ematen duela.

Senatuko saioaren amaieran Frantziako Hezkuntza ministro Luc Chatelek gobernuaren izenean esan du eztabaidan esandakoak biltzeko zirkularra osatuko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.