Xabier Mendiguren Kontseiluaren idazkari nagusiak eta Iñaki Lasa erakundeko arlo politiko-instituzionaleko arduradunak gaur aurkeztu dute Donostian norbanakoei proposatuko zaien konpromiso-zerrenda.
Kanpainaren irudi nagusia izango den puzzle-piezaren esanahia azaldu du Mendigurenek. "Euskararen normalizazioa lortzeko denok zerbait egin behar dugu, denok daukagu hizkuntz normalizazio puzzlearen pieza bat, denok beharrezkoak gara puzzlea osatzeko eta hori da Kontseiluak eskatzen duena, hots, bakoitzak bere pieza har dezan, konpromisoa har dezan eta denon artean hizkuntzaren normalizazioa lortu", nabarmendu du.
Horrez gain, Kontseiluaren idazkari nagusiak azpimarratu du ekimen honekin batera, Kontseilua akordio sozio-politikoa eta entitate zein enpresen konpromiso dinamika sustatzen ari dela.
Bestalde, Iñaki Lasak azaldu duenez, "herriz herri osatu diren lan taldeak hurrengo asteotan herritarrei eskatuko diete beren konpromisoak areagotzea, orain egiten dugunaz gain, oraindik are gehiago egin dezakegu". Hori dela eta, herritarrei konpromisoak hartzeko gonbita egin die Lasak.
Hizkuntz normalizazioa
Kontseiluak euskararen normalizazioaren aldeko konpromisoa areagotzeko deia egingo die herritarrei
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskararen eta hizkuntz eskubideen aldeko norbanakoen konpromisoa areagotzeko deia egin die euskal herritarrei, 'Hizkuntz Eskubideak! Denon Konpromisoa' izeneko kanpainaren barruan. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu duenez, "zerrendan maila eta zentzu guztietako konpromisoak jaso ditugu eta hurrengo asteotan herriz herri bakoitzak bereak hartuko ditu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu