Paueko auzitegiaren behin betiko erabakia bi hilabete barru etorriko da, baina ez dirudi tarte horretan iritzia aldatuko duenik. Izan ere, epaitegiak herenegun jakinarazi zuen erabakiaren "legezkotasuna zalantzazkoa" zela eta, beraz, ezin zitekeela euskara hizkuntza ofizial izenda.
Kontseiluak gaitzetsi egin du auzitegiaren erabakia, eta nabarmendu "euskaraz bizitzeko eskubidea" dutela herritarrek. "Ezin dute ukatu euskaraz bizi nahi duen herrialdea badela. Euskaraz bizitzeko nahia aktibo bihurtzea da gure lana. Herriko etxeetan eta beste instituzioetan gure eskubideak bermatzea exijitu behar dugu".
Frantziaren asmoa euskal hiztunak "bigarren mailako herritar bihurtzea" dela ere salatu du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok.
Bestetik, Ziburuko ikastolari ere babesa agertu dio Kontseiluak, eta datorren astelehenerako deitutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du.