Xabier Mendiguren Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusiak Jaurlaritzaren 2008ko aurrekontuetan euskara “gutxietsi” egin dela uste du. Mendigurenen arabera, euskararen normalkuntza sustatzeko “bultzakada ekonomiko bat beharrezkoa da”, eta euskararen aldeko mugimenduak jasoko duen dirua “motz” geratzen dela kritikatu du.
Mendigurenek jakinarazi duenez, Kultura Sailak aurrekontu osoaren %2,2 a jasotzen du eta euskararen sustapenerako %1,2 erabiltzen du; iazko aurrekontuetan bideratutakoa baino %0,1 gutxiago da. Kontseiluak aurrekontuen %2 euskararen sustapenerako erabiltzea eskatzen du, eta Jaurlaritzak bideratutakoa urrun geratzen dela iritzio dio.
Mendiguren ez dago aurrekontuekin ados, hizkuntza politikan “atzerakada” bat izan dela iritzi baitio. Izan ere, aurrekontuko puntu batzuetan KPIren hazkundeaez da aplikatu. Bestetik, Osakidetza eta Ertzaintzan euskalduntzea “modu argian”ez azaltzea kritikatu du eta euskara sustatzeko laguntzak “ongi definitzeko” eskatu du. Mendigurenen arabera, lan munduaren euskalduntzea “estrategikoa” da egun, eta 5 milioi eurotako hazkundea eskatu du. Azkenik, HABEko ikasleei mailaz pasatzearren ematen zaizkien laguntzak ere igo behar direla dio.
Hizkuntza normalizazioa
Kontseiluak Jaurlaritzaren aurrekontuetan euskara “gutxietsi” dela iritzi dio
Datorren urterako prestatutako aurrekontuetan %1,2 jasoko du euskararen sustapenak, aurten baino %0,1 gutxiago. Kontseiluak euskara bultzatzeko eskatzen duten % 2tik urrun geratzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu