azken ordukoa

Kontseiluak manifestazio nazionala iragarri du abenduaren 1erako, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko

Donostian egingo da, arratsaldeko 17:00etan. Arduradun politikoei eskubide horri jaramon egiteko eskatuko diete, eta aldarria ozen egitea "inoiz baino beharrezkoagoa" dela argudiatu du. Argazki bilduma: Kontseiluak irailaren 22an antolatu zituen 'Euskaraz bizi nahi dut' herri lasterketak.

2012ko urriaren 19a
16:32
Entzun

Kontseiluak gaur iragarri duenez, abenduaren 1ean manifestazio nazionala egingo du Donostian, arduradun politikoei euskaraz bizitzeko nahiari jaramon egin diezaiotela eskatzeko. Arratsaldeko 17:00etan izango da manifestazioa. Deialdia aurkezteko, urriaren 30ean agerraldia egingo du Kontseiluak, Donostiako Miramar jauregian.

Manifestazioaren helburua euskaraz bizitzeko herritarrek duten eskubidea aldarrikatzea izango da, eta bereziki "arduradun politikoei" eskubide horri jaramon egiteko eskatuko diete, aldarria ozen egitea "inoiz baino beharrezkoagoa" dela azpimarratuta.

Administrazioen partetik, bitartekorik ez

Bi urte dira Euskaraz bizi nahi dut ekimena hasi zutenetik, eta tarte horretan eskaera hori egin duten herritarrak asko direla argudiatu du Kontseiluak. Salatu du, ordea, administrazioen aldetik ez direla jarri hori horrela izateko behar diren bitartekoak.

"Azken 30-40 urteetan aurrerapausoak eman eman dira (batez ere herri mugimenduak egindako lanari esker), baina ez dira nahikoak izan euskara normalizatzeko, eta beharrezkoa da hizkuntza-politiketan jauzia ematea", adierazi du Kontseiluak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.