Euskara

Kontseiluak politikariei eskatu die Madrilgo negoziazioetan ez ahazteko "hizkuntza gutxituen afera"

Gogoratu die aintzat hartu behar dela orain bi aste estatuko beste hizkuntza gutxituetako komunitateetako ordezkariekin itundutako akordioa

arantxa iraola
2019ko azaroaren 15a
12:23
Entzun

Gobernu berria eratzeko negoziazioak martxan dira Espainian, eta horietan parte hartuko dute Euskal Herriko hainbat talde politikok. Horiei mintzatu zaie Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao, eta elkarrizketa horietan "hizkuntza komunitate gutxituen afera" agendan jartzeko eskatu die. "Gogoratu behar dugu egun gure hizkuntzan, berezko hizkuntzetan bizitzeko oztopo nagusiak instituzio horietatik datozela; hartara, ulertezina litzateke Euskal Herriko alderdiek gai hori agendan ez kokatzea", adierazi du.

Elkarrizketa horiek zedarritzeko edukia, gainera, ongi zehaztuta dagoela esan du. Izan ere, gogora ekarri du orain aste bi estatuko beste hizkuntza gutxituetako komunitateetako ordezkariekin akordio bat hitzartu zutela Madrilen: Hizkuntza berdintasuna: askatasuna, aniztasuna eta demokrazia. "Badute esku artean gizarte eragileon adostasun zabala duen proposamena". Agiri horretan gogora ekarri zuten "gizarte justu eta demokratiko bat bermatzeko" herritarrei eskubide eta betebehar berak aitortu behar zaizkiela, hizkuntzen eremuan ere. Hori egikaritzeko sei konpromiso zehatz jaso zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.