Euskadiko Eskola Kontseiluaren barruan dagoen eragileetako bat izaki, 2008-2010 urteetako egoerari buruzko txostenaren aurka bozkatu du Kristau Eskola patronalak, atzo ohar bidez jakinarazi zuenez: «Euskal Hezkuntza Sistemaren errealitatea era partzialean jasotzen du». Kristau Eskolak argudiatu du Jaurlaritzak ez dituela eman itunpeko sareari buruzko zenbait datu; beraz, «ulergaitz» jo du horiek gabe txostena onestea.
Kristau Eskolaren lana aitortu egin du kontseiluaren txostenak, ikasle etorkinak hartzeko «ahalegin handia» egin duelako. Halere, idatzian itunpeko sarearen lan gatazkari buruzko aipamenik ez egitea eta «ikasleei egokitutako finantzaketa» ez jorratzea egotzi dio kontseiluari.
Kontseiluaren txostena kritikatu du Kristau Eskolak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu