Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Herriko hamabi ardandegi esanguratsuren euskararen egoera aztertu du; euren ardo botilen etiketak eta webgunea izan ditu aztergai, hain zuzen ere, eta hizkuntz egoera ona ez dela dio. "Enpresek ez dute euskaraz etiketatzera derrigortzen dituen inolako arautegirik eta, ondorioz, salbuespenak salbuespen, euskararen presentzia hain gurea den produktu honetan hutsaren hurrengoa da", adierazi du, egoeraren ondorio gisa, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak.
Hala, Kontseiluaren iritziz, “ezinbestekoa” da kontsumitzaile euskaldunen hizkuntz eskubideak arau bidez babestea, horretarako lege edo dekretua sortuz, eta bederatzi neurri proposatu ditu berak. “Hizkuntz eskubideen urraketa sistematikoa ez da borondatearen baitan konpondu behar den zerbait. Enpresa ekoizleek legez errespetatu beharko lituzkete aitortzen zaizkigun eskubideok", esan du Iñaki Lasa Kontseiluko ildo politiko-instituzionaleko arduradunak.
Kontseiluak dioenez, euskararen erabilpena ez da pertsonen arteko komunikazioa soilik, etiketen oinarrizko informazioa irakurtzea ere euskara erabiltzeko beste era bat da, “eta hori gaur egun ezinezkoa da kasu gehienetan, euskaldunak ez duelako euskara erabiltzeko aukerarik", Lasaren arabera.
Euskal Herriko errealitateak Bartzelonako hizkuntz eskubideen adierazpenarekin talka egiten du, 50. artikuluarekin. Honela dio artikulu horrek: “Hizkuntz komunitate propioaren lurraldeen gizaki orok eskubidea dauka bere hizkuntzan informazio osoa izateko idatzia zein ahozkoa, lurraldean finkatutako merkataritza-establezimenduek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuez, hala nola erabiltze-jarraibideak, etiketak, osagai zerrendak, publizitatea, bermeak eta gainerakoak”.
Euskara
Kontseiluaren ustez, “ezinbestekoa” da kontsumitzaile euskaldunen hizkuntz eskubideak arau bidez babestea
"Enpresa ekoizleek legez errespetatu beharko lituzkete aitortzen zaizkigun eskubideok". Euskal Herriko hamabi ardandegiren euskararen egoera aztertu eta ondorio txarra atera du. Egoerari buelta eman nahian, neurriak proposatu ditu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu