Kontsorzioak esan du Denis Itsaso gezurretan ari dela
DONOSTIA. Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioko Kontseiluak PSE-EEko ordezkari Denis Itsaso kritikatu du: «Gezurretan ari da». Itsasok, herenegun, Bilduk zabor organikoa Itsasura (Lapurdi) eraman nahi duela esan zuen.Kontsorzioko kontseiluak, aldiz, erantzuna eman dio: «Irtenbide egokiaren bila gabiltza. Itsaso, aldiz, egia ezkutatu nahian, hogei urterako hipotekatuko gaituzten kontratuak sinatu zituzten eta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu