Politika

Kontsulta debekatuz gero, Zapatero ez dela "agintari demokratikoa" erakutsiko du EAJk EBn

Horren berri emateko informazio kanpaina zabala egingo dutela ohartarazi du Joseba Egibar GBBko presidenteak. Halaber, galdeketa galarazteak euskal arazoa "biderkatu" egingo lukeela iritzi dio.

2008ko abuztuaren 15a
13:50
Entzun
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Eusko Legebiltzarraren kontsulta legea bertan behera uzten badu EAJk onartu egingo du erabaki hori eta ez da "intsumisio" dinamikarik abiatuko. Hala ere, ez dira isilik eta geldirik geratuko ohartarazi du Joseba Egibar GBB Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak; aitzitik, informazio kanpaina zabala abiatuko dutela EB Europako Batasunean argi uzteko Zapatero ez dela "agintari demokratikoa".

Izan ere, kontsulta eteteko Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak "gehiegizko eskumenak" baliatu dituela uste du Egibarrek, eta erabilpen hori nekez dela demokratikoa. "Ez da erabakitzeko eskubidea auzitan jarri dutena, baizik eta arego, iritzia emateko eskubidea debekatu zaie euskal herritarrei", azpimarratu du.

Buruzagi jeltzalearen iduriko kontsulta eginez gero erabakitze subjektu berri bat eratzeko arriskua ikusten dute PSOEk eta PPk, eta horregatik galarazi nahi dute galdeketa. Debekatuz gero, ordea, euskal gatazka konponbidean jarri ordez "biderkatu" egingo dela iritzi dio Egibarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.