Artur Mas Generalitateko presidenteak galdeketara deitzeko dekretua sinatu ondoren, Kataluniako Gobernuak martxan jarri du galdeketaren informazioa biltzen duen webgunea.
Horretan azaldu du nork duen botoa emateko aukera, nola funtzionatuko duen bozketak eta zeintzuk diren botoa emateko behin-behineko guneak. Azaroaren 9aren aurretik bozkatzeko aukera izango dute zenbait baldintza betetzen dituzten lagunek —epe hori urriaren 20tik 25era artekoa izango da—. Horregatik, boto txartelak deskargatzeko aukera jarri dute atarian.
Ikus-entzunezko bat ere egin dute. "Gogoratu, azaroaren 9an hitzordu bat duzu; zuk erabakitzen duzu", dio bideoak amaieran:
[youtube]http://youtu.be/cGPb9UfFAQQ[/youtube]