Galdeketak

Kontsulten araudiaren alde bildu dira Donostian

Elkarretaratzea egin dute hainbat auzo elkartek eta eragilek deituta. Hiritar Kontsulten Araudia onartu zuen Donostiako Udalak, baina EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zuen.

Elkarreratzea, gaur, Donostian. DONOSTIAKO EH BILDU.
Berria.eus
2016ko maiatzaren 13a
19:42
Entzun

Galdeketak arautzen lehena izan zen Donostiako Udala tokiko erakundeen artean, eta araudi hori babestu nahi izan dute gaur arratsaldean egindako elkarretaratzean. Hainbat auzo elkarte, eta Donostiako Gure Esku Dago eta zezenketen aurkako plataforma zeuden deitzaileen artean. Donostiarrok erabaki nahi dugu lelopean bildu dira Alderdi Eder parkean, udaletxe aurrean.

Aurreko agintaldian, Donostiako udalbatzarreko talde guztien —Bildu, EAJ, PSE eta PPren— babesarekin onartu zuten Hiritar Kontsulten Araudia Donostian. EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zuen, eta Donostiako Udalak iragarri du helegitea jarriko duela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.