Hizkuntza eskubideak

Kontsumitzaile euskaldunak, "babesik gabe"

Kontseiluak “elkarlana” eskaini diete instituzioei, “urrats ausartak egiteko garaia delako eta denon lanaren beharra dagoelako”.

'Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz' kanpainako txartel bat, denda bateko sarreran. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
gotzon hermosilla
2015eko otsailaren 17a
07:39
Entzun

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko Dekretuaren betetze maila aztertu zuen joan den astean Eusko Jaurlaritzak. Gauza bera egin du orain Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Bi metodologia desberdin erabili dituzte dekretua noraino betetzen den neurtzeko, baina kasu bietan emaitzak “berdin-berdinak” dira, Paul Bilbao Kontseiluaren idazkari nagusiak esan duenez: dekretua ez dira betetzen ari. Kontseiluaren ikerketaren arabera, hamar enpresatik zazpik ez dute betetzen.

Bilbaok gogoratu du dekretuaren balorazio positiboa egin zutela argitaratu zutenean, “euskaldunen hizkuntza eskubideak aitortzen zituelako, eta eskubide horiek betetzeko epeak ezartzen zituelako”, baina, era berean, akordura ekarri du dekretua betetzen ez zuten enpresentzako ondorioak kendu zituztenean egoera hau gertatuko zela ohartarazi zutela: “Zehapenik gabeko dekretua homilia baino ez da, diskurtso hutsa”, esan du Bilbaok.

Horregatik, dekretua aldatzeko eta han zehapenak berriro txertatzeko eskatu du Kontseiluak, ikusi dutelako "borondate hutsean oinarritzeak noraino" eraman dituzten. Gogoratu du dekretua egiteko oinarritzat hartu zituzten ereduek, Kataluniakoak eta Quebecekoak, argi zehazten dutela zein ondorio izango duen hiztunen hizkuntza eskubideak urratzeak, eta, era berean, gogoratu du Espainiako legediak 500 arau baino gehiago dituela gaztelaniaren erabilera bermatzeko. “Elkarlana” eskatu eta eskaini die euskal instituzioei bide horretan aurrera egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.